XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZARAUTZ'KO TXIPRIXTINAK

EL DIA APAIN TA EDER.

- Juan dan igandean aik larritasunak pasa nitun.

Beti bezela gure Pelix ganatuta EL DIA eskatu nion, eta... ¡EL DIA eman zidan bai, baña ¿nolako EL DIA?.

Ain eder ta dotorea ikustean ez nitzan atrebitu iru txakur txikikin erosten eta bada ezpada peseta txuriya eman niyon.

Gero, bueltak artuta ura batera ta ni bestera.

Kale kantoian eskutatu zanean kontatu nituan pesatan kanbiyu ayek eta zera, zortxi ta erdi.

Iru perrotxiki bakarrik kobratu etziran ba alako EL DIA ederra!.

Ez negoan lasai.

Pernidatu egin dek gure Pelix nion nere artean, eta or ibilli nitzan diximulo guztiyakin bati galdetu ta besteari aterazi.

¡Iru txiki beti bezela! Danak ala zioten eta sinistu egin bear.

Eskerrikasko EL DIA, ta Zorionak!.

KALEEN IZENAK.

- Martxial jaunaren asmoa oniritxiaz gure Ayuntamentukoak kaleen izenak euskeraz ta erderaz ipiñi bear dirala erabaki dute.

Komisiyoko gure bi kontsejalak dira.

Martxial ta Azpiazu.

Bueno jaunak.

Oraingoan bai e?.

Ia ba.

Bestela ederrak ta bi entzun bear dituzute.

Baña euskeraz ta erderaz gero? ta ez erderaz ta euskeraz.

AYARRA EZKONTZEN ZAIGU.

- ¡Oooo! ¡Aaaa! ¿Zer?.

Kandido ayarra pregoitu dala.

- Ez dek egiya!!.

- Izango ez dek pa?.

Amaiketakorik eman gabe gañera ¡zur arrayua! Traena jartze omen dik.

Amaiketakorik eman ez eta ni bere traenara jun?.

Gezurrak irten dik! A Kayo, Kayo damutu bear zaik! Zorionak eman izkizutet baña ezik mezi dekalako.

Ire Mirentxuk ez dik ordia kulpik ta or dijuazkizute nere zorionak.

Lautik iru Mirentxuntzat ta sobratzen dana iretzat.

Ik merezi baño geio dek ala ere.

PELOTA PARTIDUA.

- Igandeko partidoakin arrituak gera.

Gure bikotiaren zarrera ura ikusita nork esan bear zigun galtzalle izango giñala?.

Ogeita bat ta amasei: gureak aurrean Baña Bentura! Goorra aiz arrayo ori.

Partidu ura galduko uan ba?.

¿Zer nai gendun?.

Irabastea: ezin zitekeala?.

Tira, tira, ago ixilik.

Urrengoan obeto portatu indekek bestela !¡se fini!! gure kanpeonatua.

Beste gauza bat ere gertatu zan, baña... ez, ez; obe izango da ixilik egotea.

Etzan ba ezer gertatu, ta izango da ixilik egotea.

Etzan ba ezer gertatu, ta kito.

Orratx!¿Portatu al naiz?.

Baña urrengoan kontuz gero?.

Nere moko lerdena ixilik eukitzen ez da errex izango ta.

- Euskera maite dezutela? ¡¡Gezurra!!.

-¡Ene! Txiprixtin dana asarratu zaigu.

- Asarratu?.

- Motibuak ematen dituzutelako.

- Baña norekin ari da ordea?.

- Norekin ari naizen?.

- Abertzaleak zeratela esan da maketo izkuntza darabilkizuten danokin.

- Ni ez e?.

- Ni ere ez.

- Ez ta ni ere.

- Irurak bai, irurak.

- Itxura ederra! Emakume Abertzale Batzako Artezkari Batza'koak Zarautz'ko kaletan.

Maria'ri Miren, Luis'eri Koldobika; adios iñola ere ez.

!¡Agur!! Oso fuerte gañera ta zera....

¡Utikan orlako abertzaleak.

Euskeraz itzegiten lotzatzen ba zerate, gu zuek abertzaleak zeratela esaten lotzatzen gera.

Alegindu zaitezte ba pixkat geixio.

ABERRI EGUNA.

- Norbaiteri entzun nion kaxkarrena Zarautz'en antolatuko dala.

Neri etzait iruditzen ordea.

Gauzatxo batzuek, jakin bai ditut.

¿Zer jakin ditutan?.

Ba, Aberri Eguna alik ondoen eratzeko komisiyo jator bat osatu dala, ta, espatadantzariyak ta poxpoliñak entzayotan astekoak dira ta, meza nagusia Euzko Etxea'ko abesbatzak abestua Sabin gure Maixu illezkorrari ezkeñiko diogula... goizean eresbatza ta txistulariyakin diana izan bear gendukeala... eguardiko konziertoan eusko eresi edo gure gureak diran piezak jo bear litzakela... arratsaldeko dantzaldi guztia eusko dantza garbia izan dedin, askaturako piezak bakar bakarrik jo arasteko Ayuntamentuan Martxial jaunak eskatu bear lukeala ta... baña ixilik Txiprixtin danak batera esan gabe.

Bueno ba: urrengoan esango dizutet ba palta dana.

Baña, zaudete ziur gure uritxo onetan egingo dala Aberri Egun ederrena.

Basarri bertsolayen txapeldunari.

Bertsolariyen txapeldun zeran
Basarri gazte argiya
Abisini ta Sotelo'rekin
EL DIA'n nazu jarriya
Gorantza oyen nere ezker ona
daukat zuri eman naya
esagututzen banazu iñoiz
¡zer nolako apariya!
Orduantxe aseko degu
gaurko zure egarriya.

Txiprixtin.